Laspiur Zabala, Imanol

Zone d'identification

Type d'entité

Personne

Forme autorisée du nom

Laspiur Zabala, Imanol

forme(s) parallèle(s) du nom

    Forme(s) du nom normalisée(s) selon d'autres conventions

      Autre(s) forme(s) du nom

      • Lastarri (seudónimo)

      • Maitale (seudónimo)

      Numéro d'immatriculation des collectivités

      Zone de description

      Dates d’existence

      1929/02/21 - 1998/12/24

      Historique

      Imanol Laspiur Zabala (Izengoitiak: Lastarri, Maitale) (Bergara, 1929ko otsailaren 21a - Eibar, 1998ko abenduaren 24a) Gipuzkoako idazlea izan zen. Industria maisua. Euzko Gogoa, Karmel, Eibar, Jakin, Olerti eta Zeruko Argia aldizkarietan eman ditu argitara lan aipagarrienak. Laspiurrenak dira Azentu diakritikoa Eibarko Euskaran (1979), Ikastola eta Gurasoak, Euskal joskera (1968) eta Eibarko Ikastolaren Historia Txikia 1960-1994. Euskaltzain urgazlea zen, eta hil ondoren argitaratu zen, 1999an, bere azken liburua: Eibarko euskeriaren deklinabidia eta entonaziñua.

      Bizitza
      Bergaran jaio zen 1929ko otsailaren 21ean. Aita, Leon, bergararra zuen; ama, Gumersinda, eskoriatzarra. 1930ean sendiarekin Eibarrera bizitzera joan zen. Aitak Eibarko udalean egiten zuen lan, estatistika sailean eta txistularien bandan.

      Imanolek euskararen eta euskal naziotasunaren aldeko grina erakutsi zuen, batez ere Espainiako diktadura frankistak Euskal Herriari egindako zapalkuntzak bultzaturik. Isilpeko borrokarekin bat egin zuen, hasieran Ekin taldearen bitartez Euzko Gaztedin sartuz eta ondoren, Euskadi Ta Askatasunan 1958an sortu zenean. 1961ean poliziak Laspiur preso hartu eta atxiloaldian bortizki torturatu zuen. Hamabost urteko kartzela zigorra ezarri zioten bere militantziagatik, baina lau urte eman zituen espetxean.
      Euskara batua sortzearen aldeko Ermuko zinean (1968), besteak beste, Eibarko Idazle eta euskaltzale gazte batzuk ere egon ziren. Ipar Euskal Herrian Euskal Idazkaritzak 1964an onartutako gomendioak onartuz eta erabiliz, denbora laburrean ohitura bihurtu zituzten. Geroago, 1970ean Batasunaren Kutxa liburuaren sarreran, Baionan eta Eibarren Ermuko zina berretsi eta sinatutako hirurogeita hiru euskaltzale eta idazleen zerrenda argitaratu zen. Horien artean baziren lehen aipatutako eibartarrak: Imanol Laspiur, Juan San Martin, Serafin Basauri eta Bego Etxebarria.

      1975eko ekainaren 27an euskaltzain urgazle izendatu zuten.

      1998ko abenduaren 24an hil zen 69 urte zituela.

      Lieux

      Natural de Bergara (Gipuzkoa)

      Statut légal

      Fonctions et activités

      • Escritor y maestro industrial.
      • Académico correspondiente de Euskaltzaindia (1975).
      • Miembro de Euskal Idazleen Elkartea (1970).

      Textes de référence

      Organisation interne/Généalogie

      Contexte général

      Zone des relations

      Zone des points d'accès

      Mots-clés - Sujets

      Occupations

      Zone du contrôle

      Identifiant de notice d'autorité

      Identifiant du service d'archives

      Règles et/ou conventions utilisées

      Statut

      Niveau de détail

      Dates de production, de révision et de suppression

      Langue(s)

        Écriture(s)

          Notes de maintenance